Gizartea -

Gertakizuna

Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat topatu dute Donostian

Ertzaintzaren ustez, hilketak lotura du droga-trafikoarekin. Gizonezko bat atxilotu dute.

Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat aurkitu dute Donostian

0:48

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak indarkeria zantzuak dituen gorpu bat topatu du Donostiako etxebizitza batean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez. Hildakoa gizonezkoa zen eta ahoa estalita zuen.

Agenteek pertsona bat atxilotu dute, gertatutakoarekin zerikusia duelakoan.

Gorpua Intxaurrond auzoko etxebizitza batean aurkitu dute.

13:45ean, etxebizitza batera bertaratzea eskatu diote Ertzaintzaren patruila bati, liskarren bat jazo zelakoan. Bertan, gizonezkoaren hilotza topatu dute.

Gainera, barruan beste pertsona bat zegoen. Ertzainek identifikatu egin dute, eta ondoren atxilotuta eraman dute, hilketan nahasita egon daitekeelakoan.

Atzemandakoa Ertzain-etxera eraman dute, dagozkien izapideak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak