Gizartea -

Arena hondartza

Bainua debekatu dute Arena hondartzan, hondakin-uretako ihesagatik

Zenbait bainularik zorabioak eta okadak nabaritu dituzte itsasoko uretik atera direnean. Ihesa pasa den irailaren 15ean izan zen, araztegiko gehiegizko urak kanporaketa eraginda.

Abantoko udalerrian dagoen Arena hondartza (Bizkaia). Argazkia: Alberto Zorrilla
Abantoko udalerrian dagoen Arena hondartza (Bizkaia). Argazkia: Alberto Zorrilla
Abantoko udalerrian dagoen Arena hondartza (Bizkaia). Argazkia: Alberto Zorrilla

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bainua debekatu dute Abantoko udalerrian dagoen Arena hondartzan (Bizkaia),  hondakin-uretan izandako ihes batek itsasoko ura kutsatu duelako, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak adierazi duenez.

Atzo, osteguna, egindako ikerketetan itsasoan kutsadura mikrobiologiko “handia” zegoela atzeman zuten. Ihesaren arazoa konponduta badago ere, debekuak bere horretan jarraitzen du, araztegia ez baitago egoera onean oraindik. Halaber, bertan izandako zenbait lekukok adierazi dute bainulari batzuk zorabioekin eta okadaka hasi zirela  uretik atera bezain pronto.

Hondakin-uren ihesa pasa den irailaren 15ean izan zen. Araztegiak urez gainezka egin zuen eta kutsatutako ura kanporatzen hasi zen, ur horiek Barbadun ibaian sartu zirenean. Barbadun ibaia hondartzaren ezkerreko aldean itsasoratzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondartzak Muskiz Gaurko azken ordukoa Ingurumena albisteak Ura azken ordukoa