Gizartea -

Gertakaria

Onik topatu dute Aiarako bailaran galduta zegoen emakume gaztea

Emakumeak Down sindromea dauka, igandean desagertu zen eta Kexaa herrian aurkitu dute.

Onik topatu dute Aiaran desagertutako emakume gaztea. Argazkia: SOS Deiak
Onik topatu dute Aiaran desagertutako emakume gaztea.
Onik topatu dute Aiaran desagertutako emakume gaztea. Argazkia: SOS Deiak

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzainak onik topatu du Aiarako bailaran galduta zegoen emakume gaztea.

23 urteko emakumeak Down sindromea dauka eta igandean desagertu zen, adimen-urritasuna duten pertsonentzako zentro batetik, Menagarain.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Kexaa herriko ikastolatik hurbil topatu dute, oinez zihoala, 18:30 inguruan.

Ertzaintza igande gauean ohartarazi zuten eta orduz geroztik emakume gaztearen bila aritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak