Gizartea -

Auzitegi Gorena

'Prestige'ren ebazpena bertan behera uztea eskatu diote Gorenari

Fiskalak 2002an Galiziako kostan hondoratu zen Prestige petrolio-ontziaren inguruko ebazpena bertan behera uzteko eskatu dio Auzitegi Gorenari. Era berean, kapitaina zigortu behar dela frogatzen duten dokumentuak aintzat hartzeko eta 4.328 milioi euroko kalte-ordainak onartzeko eskatu du.

Gorena gaur hasi da aztertzen Apostolos Ioannis Mangouras Prestige ontziaren kapitaina, Nikolaos Argyropoulos makinaburua eta Jose Luis Lopez Sors Itsas Merkataritzako zuzendari nagusi ohiaren absoluzioaren kontrako hamabi helegiteak.

Probintzia Auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra soilik ezarri zion Mangouras kapitainari, desobedientzia larria leporatuta, baina ez zion ingurumenaren kontrako deliturik egotzi.

Fiskaltzak 4.328 milioi euro eskatu zituen ardura zibil gisa kalte-ordainetarako, ontzia hondoratzearen ondorioz sortutako marea beltzak kostan eragindako kalteagatik.

Luis Navajas Auzitegi Goreneko fiskalak ebazpena bertan behera uztea eskatu du, gertakaria behar den bezala epaitzeko bost txosten aintzat hartu ez direlakoan. Izan ere, dokumentu horietako batean azaltzen denez, Mangourasek atzemanak zituen ezbeharra eragin zuten pitzadurak.

Gertakari hark izan zituen ondorio ekonomikoak azpimarratu ditu Fiskaltzak, eta "Auzitegiaren ebazpenak Espainiaren prestigioa kolokan" jarri zuela, ingurumenaren defentsari dagokionez.

Prestige. Argazkia: Efe
Prestige.
Prestige. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea