Gizartea -

Epaiketaren bigarren saioa

Asunta pederasta batek hil zuela iradoki du Rosario Portoren defentsak

Fiskalak bi froga berri eskatu ditu, tartean "alabaren hilotza errausteko eskaera" jaso zuen funtzionarioaren testigantza.

Asunta Basterraren hilketa argitzeko epaiketaren bigarren saioa. Argazia: EiTB
Asunta Basterraren hilketa argitzeko epaiketaren bigarren saioa. Argazia: EiTB
Epaiketaren zabalkundeari mugak jartzea eskatu du defentsak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bi urte Asunta Basterra alaba hil zutela egotzita, 18-20 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute Fiskaltzak eta herri akusazioak Rosario Porto eta Alfonso Basterra gurasoentzat, Santiagon atzo hasi zen epaiketaren bigarren egunean. Defentsak, berriz, absoluzioa galdegin du.

Jorge Fernandez de Aranguiz Fiskaltzaren ordezkariaren ustez, "maltzurkeriaz" egindako eta ahaidetasun astungarria duen hilketa delitua egotzi die biei, alaba hiltzeko "plana adostu" zutela iritzita. Portorentzat zein Basterrarentzat 18 urteko kartzela zigorra galdegin du, horrenbestez.

Herri akusazioak, Clara Campoamor elkarteak, antzeko kalifikazio idazkia aurkeztu du, baina bientzat Legeak jasotako zigor handiena eskatu du: 20 urteko espetxe zigorra.

Fiskaltzak bi froga berri eskatu ditu. Batetik, gurasoak "biktimaren hilotza errausten uzteko epaitegira baimena joan zirenean" hartu zituen funtzionarioaren testigantza entzun ahalko da epaiketan. Horrez gain, hilketa ikertzeko instrukzio epearen lehen astean argitaratutako Galiziako bi egunkariren aleak ere froga gisa aurkezteko eskaera egin du. Egunkariotan, segurtasun kamerek hartutako argazkiak ageri ziren. Asunta Portoren autoan ikusi zitekeen, familiak Teon zuen etxerantz. "Uste dut Rosario Portok bere deklarazioa aldatu zuela kamerek harrapatu zutela jakitean", azaldu du fiskalak.

Asuntaren hilketa epaiketa Ainhoa Furundarena

Rosario Porto eta Alfonso Basterra epaitegietara eramn dituen furgoia. Argazkia: Ainhoa Furundarena | ETB

Saioan, Rosario Portoren abokatuak hedabideen albisteak biltzea eskatu du. Izan ere, Ciudad Linealeko pederastaren modus operandi-a Asuntaren heriotzarekin bateragarria dela iradoki du. Halaber, beste bi lekuko eskatu ditu. Horietako batek "berretsi" egingo du Asuntaren amak alabarentzako kontu korronte bat ireki zuela, eta egun "ukitu gabe" dagoela.

"Azkenean, ez da froga bakar bat egongo Rosario errudun dela sinesteko", adierazi du defentsak.

Bestalde, Alfonso Basterraren abokatuak auzian ballet emanaldi baten argazkiak gehitzea eskatu du. Dantzaldi horretan, Asuntaren hainbat lagun ikus daitezke. Horrela, auziaren instrukzioan ikertzaileek aurkitutako hainbat argazki arruntak direla frogatu nahi dute.

Halaber, herri epaimahaia gorpua topatu zuten lekura bertaratzea ere eskatu du, krimena nola gertatu zen zehaztu dezaten.

Bestalde, Fiskaltzak eta herri akusazioak (Clara Campoamor elkartea) deklaratu dute gurasoen jokaera ez zela egokia izan auziaren instrukzioan.

"Ez zuten [ikerlariekin] kolaboratu; are gehiago, oztopoa izan ziren", esan du elkartearen abokatuak.

Fiskalak umea hiltzeko plan "bateratua" diseinatu izana egotzi die gurasoei, eta "ikerketarentzat funtsezkoak ziren hainbat gauza" ezkutatu zituztela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galizia Nerabezaroa albisteak Krimenak azken ordukoa Amak albisteak