Gizartea -

Euskal medikuak

Haurrak dauden autoetan erretzea debekatu nahi dute euskal medikuek

Tabakismoaren Prebentziorako Euskal Elkarteak gizartea kontzientziatu nahi du jada hainbat herrialdetan martxan dagoen neurri honekin. Erresuma Batuak 50 librako isuna jarriko du bihartik aurrera.

Pertsona bat erretzen. Argazkia: EFE
Pertsona bat erretzen. Argazkia: EFE
Pertsona bat erretzen. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Mendiguren Tabakismoaren Prebentziorako Euskal Elkarteko bozeramaileak haurrak dauden kotxeetan erretzearen debekua Adikzioen Legean txertatzea eskatu du gaur, asteazkena, Eusko Legebiltzarrean. Horretarako, “balio gutxiko” isunak ezartzea eskatu du, Frantzian eta Erresuma Batuan, besteak beste, egiten duten bezala.

Frantzian, 68 eurokoa da isuna eta neurria pasa den uztailaren 1ean jarri zuten martxan. Erresuma Batuan, aldiz, 50 librako isunarekin zigortuko dute bihartik aurrera. Gainera, Australia eta Kanadako lurralde gehienetan indarrean dago jadanik, baita AEBko sei estatutan ere.

Elkarteko bozeramile eta Mendiguren ESIko Zuzendariak adierazi du lehenbiziko helburua gizartea, bereziki gurasoak, kontzientziatzea dela, erretzaile pasiboek pairatzen dituzten kalteen inguruan ohartarazteko. Bere esanetan, “umeak ahulagoak dira gutxiago pisatzen dutelako eta arinago arnasten dutelako”. Horrek “asma, otitisa eta pneumonia”, esaterako, gaixotasunak izateko arriskuak handitzen ditu.

Kotxe baten barruan, keak bi ordutik gora iraun lezake, leihatilak irekita badaude ere. Hori dela eta, Arantza Mendigurenek adierazi du honakoa “beharrezko neurria” dela umeak babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak