Gizartea -

Hondarribia

Fiskaltzak 23 urteko zigorra eskatu du etxe bat eztandarazteagatik

80 urte inguruko gizon bat eseri da akusatuen aulkian. Enpresa eraikitzailearekin eta erakundeekin "tirabirak" zituelako eztandarazi zuen bere etxea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak 23 urteko espetxe zigorra eta 4.320 euroko isuna eskatu ditu 80 urte inguruko gizon baten aurka, etxea eztandaraztea eta Udaletxea ere leherrarazten saiatzea egotzita.

Eztanda 2012an jazo gertatu zen, eta 39 pertsona zeuden eraikinean gizonak etxea eztandarazi zuenean. Antza denez, garai hartan "tirabirak" zituen enpresa eraikitzailearekin, Udalarekin eta Aldundiarekin.

Eztanda izan eta 17 ordura, akusatuak egindakoa aitortu zuen polizia-etxean, eta kartzelatu egin zuten. 2013ko urriaren 1ean geratu zen aske, baina urtebete geroago, berriz atxilotu zuten, Udaletxea eztandarazten saiatzeagatik.

Epaiketan, fiskalak bi sute delitu egotzi dizkio akusatuari, eta Hondarribira 10 urtez joateko debekua jartzeko ere eskatu du.

Akusazio partikularrak (auzokide kaltedunak) 35 urteko espetxe zigorra eskatu du, eta etxeak sustatu zituen konpainiaren abokatuak, 31 urtekoa.

Defentsak honako aringarri hauek kontuan izatea eskatu du: egoskorkeria, aitorpena, alterazio psikikoa eta damutu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak EAE Hondarribia albisteak Gizartea Eguneko albisteak