Gizartea -

Gertaera

Sabotaje batek Kataluniako tren lasterrak gelditu ditu 9 orduz

Zuntz optikoko kablea nahita apurtu dute Bartzelona eta Frantziako mugaren artean. 15.000 bidaiariri eragin die.

Kaosa, Kataluniako trenbideetan

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako abiadura handiko tren guztien zirkulazioa etenda egon da ia bederatzi orduz, Bartzelona eta Frantziako mugaren artean zuntz optikoko kablea nahita hautsi dutela eta. 15.000 bidaiariri eragin die. Renfek 16:00etan eman du berreskuratutzat zerbitzua.

Felix Martin Renfeko bozeramaileak prentsaurreko batean adierazi duenez,  bidaiariz betetako bi tren zeuden geldituta 10:00etan: bata Riellsen, Bartzelona iparraldean, 150 bidarirekin eta bestea Gelidan, 350 lagun bertan zeudela.

Adifeko bozeramaile batek azaldu duenez, "gertaerak trenen zirkulazioa kudeatzen duten sistemei eragiten die eta, segurtasun arrazoiak tarteko, trenen joan-etorria geldiaraztea" erabaki dute.

AVE Cataluña paralización Katalunia autobuses. EFE

Renfek autobus zerbitzua eskaini du bidaiarientzat. Irudian Sants geltokian pilatutako jendetza. EFE

Ikerketa

Hasiera batean kobre lapurreta bati egotzi diote gertaera, gerora, baina, zuntz optikoko kablea nahita apurtu dutela eta komunikazio akatsa horrek eragin duela zehaztu du Sustapen Ministerioak. Orain sabotaje bat edo lapurreta bat izan ote den argitu beharko dute Renfeko arduradunek.

Hain justu, auzia argitzeko ikerketa abiatuko duela iragarri du Sustapen Ministerioak. Aurreneko aldia da zuntz optikoko kablea apurtzen dutena.

Hartutako neurriak

Renfek autobus zerbitzua ezarri du goizean goizetik, gelditutako trenetan zeuden lagunak mugitzeko eta joan-etorriak nola edo hala bermatzeko. Nazioarteko trenen bidaiariei autobus zerbitzua eskaini diete Bartzelona eta Perpinya artean.

Horrez gain, Camp de Tarragona eta Bartzelona arteko tren zerbitzua aldiriko trenen bitartez eskaini du. Hala, Tarragona, Girona eta Figueres helmuga duten bidaiariak R11 lineara bideratu dituzte.

Txartela erosita zuten eta bidaiatzeari uko egin dioten lagunei bidaia beste egun batean egiteko eta dirua itzultzeko aukera eman diete (hiru hilabete izango dituzte horretarako).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia