Gizartea -

Kolonbia

Elizaren kontrako lehen epaia, pederastiagatik

Kolonbiako Auzitegi Gorenak apaiz batek egindako sexu-abusuen erantzuletzat jo du Eliza, apaiz hori instituzio horretako agindupean dagoelako.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elizaren kontrako lehen epaia eman dute Kolonbian, pederastiagatik. Kolonbiako Auzitegi Gorenak ebatzi du Eliza apaiz batek egindako sexu-abusuen erantzule zibila dela, apaiz hori erakundearen agindupean dagoelako.

Epaia irmoa da eta, beraz, ezin da kontrako helegiterik aurkeztu.

Gertakariak 2007an jazo ziren. Libano-Honda elizbarrutiko apaiz batek 7 eta 8 urteko bi anaiari sexu-abusuak egin zizkien eta gurasoek salaketa jarri zuten. Prozesu judiziala 2009an hasi zen.

“Ez dago apaizik Eliza jakin baten menpekotasunetik kanpo dagoenik edo bere burua modu independentean administratzen duenik”, dio ebazpenak.

Gauzak horrela, Elizak 800.000 milioi peso (245.000 euro inguru) ordaindu beharko ditu kalte-ordainetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Delituak Epaiketak Aita santua albisteak Albisteak Kolonbiako albisteak gaur Sexu erasoak Sexu abusuak Elizan Vatikanoko azken ordukoa