Gizartea -

Iragarpena

Joaquin urakanaren hondarrek igandean zapuztuko dute giro bikaina

Zeru urdinaz eta giro atseginaz gozatu ahal izango da gaur eta bihar, baina urakanaren arrastoak Euskal Herriraino iritsiko dira igandean.

Oñati. FOto Natxo Santos
Oñati.
Oñati. FOto Natxo Santos

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburua giro bikainarekin hasiko da gaur, ostirala, eta zeru urdinak eta giro atsegina nagusituko dira Euskal Herri osoan, baina horrek gutxi iraungo du, iganderako Amerikatik datorren Joaquin urakanaren arrastoek giroa zapuztuko baitute.

Euskalmeten arabera, gaur goizean behe-laino itxia sortuko da zenbait tokitan, eta giro hotza izango da barnealdean. Gero, eguzkitsu geratuko da, eta tenperaturak gora egingo du apurka-apurka. Gaurko tenperatura maximoek udaberriko itxura hartuko dute, eta atzokoak baino atseginagoak izango dira; 21 edo 22 ºC inguruan geratuko dira. Arratsaldean, brisa fina ibiliko da, eta horrek tenperaturaren igoera etengo du. Egunaren amaieran, goi-hodeiak sartuko dira mendebaldetik, eta haizeak hegoaldera egingo du.

Larunbatean, zerua hodeitsuago egongo da. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira zeruan, baina ez dute ondorio handirik ekarriko; ugariak izango dira tarteka, baina hainbat unetan eguzkitsu egotea espero da. Ateri eutsiko dio, orokorrean, baina baliteke egunaren amaieran tanta batzuk botatzea mendebaldeko eskualdeetan. Haizeak hegoaldetik joko du, aurreko egunetan baino indartsuago; beraz, tenperatura dezente igoko da, bereziki isurialde atlantikoan, 24 edo 25 ºC inguruko maximoekin.

Igandean, eguraldia nahasi egingo da apur bat, lurraldean ezegonkortasuna areagotu egingo baita. Hodeiak eta ostarteak, zeruan; hodeiak ugariak izango dira tarteka, eta zaparrada txikiak botako ditu han-hemenka. Hegoaldeko haizea ibiliko da berriro, bolada zakarren batekin haizeguneetan; arratsaldean, iparraldetik joko du kostaldean. Tenperatura minimoek igotzen jarraituko dute, baina maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira.

Astelehenean, lainoak nagusituko dira, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, eta euria egingo du nonahi.

Asteartetik aurrera, ordea, hobera egingo duela espero da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao