Gizartea -

Heriotza duina

Andrea hil egin da, elikadura artifiziala kendu ostean

Europa Press albiste-agentziaren arabera, ospitaleak astelehenean onartu zuen gurasoen eskaria, haurrari elikadura artifiziala kentzea, heriotza duina izan zezan.

Andrren gurasoak. Argazkia: EiTB
Andrren gurasoak.
Andrren gurasoak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andrea, gaixotasun neurodegeneratibo sendaezina zuen haurra, hil egin da, Europa Press albiste-agentziaren arabera.

Santiago ospitaleak astelehenean onartu zuen gurasoen eskaria, haurrari elikadura artifiziala kentzea, heriotza duina izan zezan.

Elikadura artifiziala kentzeko eskaria onartu zietenean, "intimitatea" eskatu zuten Estela Ordoñez eta Antonio Lago gurasoek alaba zaharrenaren heriotza iristen zenerako. Andreak gaixotasun arraro bat zuen jaio zenetik, izenik ere ez omen duen gaixotasuna.

Santiagoko ospitalean egon da ingresatuta haurra, eta terapia plana aldatzea erabaki zuten haurraren osasun egoera aldatu zenean.

Ospitaleak epaitegiari eta haurraren gurasoei eman zien "aldaketa klinikoen berri", eta Justiziaren eta gurasoen oniritziarekin, gastrostomia bidezko elikadura kendu zioten.

Pediatria zerbitzuak esan du "une oro indarrean dagoen araudia" errespetatu dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Galizia albisteak Umeak albisteak gaur Gurasoak  gaur