Gizartea -

Kataluniako tren lasterra

ANk eginbideak hasi ditu Kataluniako tren lasterren jazoera ikertzeko

Atzo ireki zituen eginbideak Juan Pablo Gonzalez guardiako epaileak, Segurtasun Indarrek hala eskatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak eginbideak hasi ditu Madril-Bartzelona-Frantziako muga abiadura handiko trenbidean atzo izandako gertakaria ikertzeko asmoz. Hala adierazi du gaur Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak. Gainera, oso larritzat jo ditu gertakariok.

Ministroen Kontseilua egin ondoko prentsaurrekoan, presidenteordeak hauxe gaineratu du: "Gobernuak amaieraraino helduko den ikerketa egin dadila nahi du, dagoeneko epaileen esku dagoena". Aldi berean, kontu horrengatik eraginda dauden administrazio guztien erabateko lankidetza eskatu du, izaera horretako jazoeren erantzukizuna zehazte aldera.

Iturri juridikoen arabera, eginbideak atzo ireki zituen Juan Pablo Gonzalez guardiako epaileak, Segurtasun Indarrek hala eskatuta.

Izan ere, Kataluniako abiadura handiko trenbideko bi gunetan zuntz optikoko kableak moztu zituzten atzo, eta mozketa horiek 40 trenen zirkulazioari eta 13.000 bidaiariri eragin zieten.

Santamariaren aburuz, sabotajea kasu baten aurrean egon gaitezke, eta nola ikerketa judizial bat jada martxan dagoen, ikerketa horrekiko ahalik eta errespetu gehien azaltzea  eta beste horrenbesteko lankidetza ematea eskatu du.

Kobre-lapurreta ugari gertatzen ari direla aitortu ondoren (horietako asko Katalunian), adierazi du guztioi dagokigula delitu horren aurka borrokatzea, eta, kasu honi dagokionez, ikerketa nola doan jakitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona argazkiak Gizartea bideoak Albisteak