Gizartea -

Duela 18 urte jazo zen krimena

Kartzelatu egin dute Eva Blancoren ustezko hiltzailea

Ahmed Cheldi hilketa, sexu erasoa eta legez kanpoko atxikitze delituak egotzi dizkio epaileak.

Eva Blancoren ustezko hiltzailearen atxiloketaren irudiak

1:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Torrejon de Ardozeko 4. Instrukzio epaitegiko epaileak kartzelatu egin du Ahmed Cheld, Eva Blancoren ustezko hiltzailea. Krimena duela 18 urte jazo zen, 1997an, Algeten (Madril).

Iturri juridikoek azaldu dutenez, epaileak hilketa, sexu erasoa eta legez kanpoko atxikitze delituak egotzi dizkio akusatutakoari.

Gizonezkoak uko egin dio deklaratzeari, baina baimena eman du DNA lagin bat ateratzeko, Eva Blancoren gorpuan atzemandako batekin alderatzeko.

DNA giltzarria izan da auzi honetan. Izan ere, gorpuan atzemandako laginak kointzidentzia maila altua izan du ustezko hiltzailearen anaietako bati ateratako lagin batekin.

Horri esker, Ahmed Cheld (52 urte) identifikatu ahal izan zuten, eta Pierrefontaine Les Varans herrian (Frantzia) atxilotu zuten, urriaren 1ean. Gaur Espainiaratu dute.

Eva Blanco 1997ko apirilaren 20an topatu zuten hilda, areka batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak