Gizartea -

Tutera

Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egin du Osborneren zezena bota izana

UPNk aurkeztu du ebazpena, eta PSNk, PPk eta I-Ek babestu dute. Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu abstenitu egin dira.

Tuterako Osborneren zezena moztu eta bota egin dute

1:02

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzionala onartu du gaur, Tuterako Osborneren zezena eraitsi izana gaitzesteko.

UPNk aurkeztutako adierazpenaren lehen puntuan, Ganberak "gaitzetsi" egin du "ondasun kultural eta artistikoaren aurkako ekintza erradikal bortitza". PSNk, PPk eta I-Ek babestu dute puntua, eta Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu abstenitu egin dira.

Bigarren puntuak sabotajearen egileak "atxilotzea" eta egindakoa "ordaintzea" eskatu du. UPNk, PSNk eta PPk babestu dute. Gainerako alderdiak, aldiz, abstenitu egin dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Tutera bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak