Bilbo -

Bilbao Night Marathon

Zirkulazio etenak Bilbon, gaueko maratoia dela eta

19:30etik 02:30era, Deustu, Udaletxe eta Areatzako zubiak itxita egongo dira, eta Abando, Uribarri eta Zazpikaleetarako sarbideak, mugatuta.

2013ko gaueko maratoiaren artxibozko irudia. EiTB
2013ko gaueko maratoiaren artxibozko irudia. EiTB
2013ko gaueko maratoiaren artxibozko irudia. EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EDP Bilbao Night Marathon Bizkaiko hiriburuan 2008tik egiten duten gaueko maratoiaren ondorioz, hainbat kale eta zubi zirkulaziorako itxiko dituzte gaur, urriak 17. Horrez gain, Abando, Uribarri eta Zazpikaleetarako sarbidea mugatuta egongo da.

Bilboko Udalak ohar batean azaldu duenez, zirkulazio etenak 19:30etik aurrera egingo dituzte, eta 02:30 arte izango dira indarrean.

Hala, ibilgailuek itxita izango dituzte Areatza, Udaletxe eta Deustuko zubiak. Azken honek errei bat izango du zabalik, Deusturako noranzkoan, 21:30etik aurrera.

Zazpikaleetan, itxita egongo dira Zingira, Epaltzaren Alargunaren eta Areatza kaleak. Erribera kalea ere zarratuta topatuko dute gidariek, Mesedeetako zubitik Areatzara doan tartean.

Horrez gain, Askao, Prim eta Dolaretxe kaleetarako sarbidea mugatuta egongo da. Azken kale honetako garajeetara sartu nahi dutenek Aurrekoetxea kaletik egin beharko dute. Dena dela, gauez, ahal dela, ibilgailua ez erabiltzeko gomendatu die Bilboko Udalak Zazpikaleetako bizilagunei.

Abandon, Kale Nagusiak noranzko bakarreko erreia izango du Jesusen Bihotza plaza eta Maria Diaz de Haro kalearen arteko tartean. 21:15etik aurrera, Moyua plazaraino iritsi ahalko da.

Uribarrin, Ernesto Erkoreka kalearen biribilgunea, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea zirkulaziorako itxita egongo dira.

Ibaiaren bi aldeen arteko zirkulazioa Salbe eta Euskalduna zubien bitartez egin beharko dute gidariek. Indautxu eta Abando auzoetara sartzeko modurik onena Juan Garai kalea erabiltzea izango da.

Era berean, aparkatzeko hainbat plaza okupatuko dituzte auzo horietan (seinaleztatuta egongo dira), eta Bilbobus zerbitzuaren hainbat lineak ibilbidea aldatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Atletismoa Kirolak Bilboko albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak