Gizartea -

Lan istripua

Gizon bat larri zauritu da Sunbillan, baserri baten teilatutik erorita

Gizonezkoa (58 urte) lan egiten ari zen teilatuan. Arretxenborda baserrian jazo da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamazortzi urteko gizonezko bat larri zauritu da gaur Sunbillan (Nafarroa), baserri baten teilatutik erorita.

Foru Gobernuak azaldu duenez, ezbeharra 15:42an jazo da, Arretxenborda baserrian.

Gizonezkoa teilatuan lan egiten ari zen une horretan, eta erori egin zen. Ondorioz, traumatismoa egin du gerrialdean. Hasieran, han bertan artatu dute, baina, ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa gaur Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa