Trafikoa -

Zirkulazioa

Motor-gidari bat hil da Mallabian (Bizkaia), istripu batean

Gizonezkoak zeraman motorrak auto bat jo du, BI-2301 errepidean, eta motorraren gidaria kolpearen ondorioz hil da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat hil da gaur goizean Mallabian (Bizkaia), istripu batean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Hildakoak 57 urte zituen eta Ermuako bizilaguna zen.

Ezbeharra 07:50ean jazo da, BI-2301 errepidean, 44. kilometroan, Markinako noranzkoan. Oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, motor batek eta Seat Leon auto batek aurrez aurre egin dute talka bertan.

Kolpearen ondorioz, motorraren gidaria, gizonezko bat, hil egin da.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak Durangaldea gaur