Gizartea -

Guardia Zibilaren operazioa

Zazpi atxilotu Andosillan ustez etorkinak legez kanpo ekartzeagatik

Espainiara heltzeko dirua aldez aurretik mahai gainean jartzeko prest zeuden herrikideak Marokon erakartzen zituen sareak.

Guardia Zibilak Andosillan (Nafarroa) egindako operazioaren irudia. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak Andosillan (Nafarroa) egindako operazioaren irudia. Argazkia: EFE
Zazpi atxilotu Andosillan, etorkinen trafiko ilegalagatik

2:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marokoko zazpi herritar atxilotu ditu Guardia Zibilak Andosillan (Nafarroa). Etorkin marokoarrak Espainiara legez kanpo ekartzea egotzi diete. 5.000-10.000 euroren truke ekartzen zituzten etorkinak Espainiara.

Espainiara heltzeko dirua aldez aurretik mahai gainean jartzeko prest zeuden herrikideak Marokon erakartzen zituen sareak. Espainiara (gehienetan Nafarroara) ekarriko zituztela, eta, bertara heldutakoan, egoera erregularizatzeko agiriak lortuko zizkietela agintzen zieten, Guardia zibilak agiri batean azaldu duenez.

Batzuetan, sare horretako kideek ematen zizkieten agiriekin sartzen ziren etorkinak Espainian, antzeko fisikoa zuten pertsonen agiriak ematen baitzizkieten. Beste batzuetan, berriz, ibilgailuetan ezkutaturik ekartzen zituzten, oso baldintza txarretan. Ondorioz, euren segurtasuna arriskuan jartzen zuten etorkinek, bide luzea egin behar baitzuten, Guardia Zibilaren arabera.

Babesik ez

Bidaia bukatutakoan, kasu gehienetan, ez zuten biktimarekin adostutakoa betetzen; izan ere, sareko kideek ez zieten egoera erregularizatzeko beharrezko agiriak ematen. Honenbestez, biktimak inolako babesik gabe geratzen ziren. Beste kasu batzuetan, zorra kitatzeko gaitasunik ez zutenean, etxe batzuetan bahituta izaten zituzten, mehatxupean eta askatasunik gabe, dirua ordaindu arte.

Bahituta

Horrela, Andosillako etxebizitza batean borondatez kontra atxikita omen zegoen pertsona bat aurkitu zuten guardia zibilek ikerketan zehar.

Etorkin hori zorra kitatzeko zain omen zegoen, higiene baldintza tamalgarriak zituela. Lurrean lo egitera behartzen zuten, manta batzuen gainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Albisteak Nafarroa Delituak azken ordukoa