Gizartea -

Europako Parlamentua

Desagertuen senideek bilaketetarako protokolo bat eskatu diote EBri

Bilaketa-lanak hobetzeko eta kaltetei laguntzeko neurri bateratuak exijitu dizkioten desagertuen senideek Europar Batasunari. Europan, 10.000 kasu argitu gabe geratzen dira urtero.

Europako Parlamentua. Artxiboko irudia: EFE
Europako Parlamentua. Artxiboko irudia: EFE
Europarlamentuan desagertutakoen kasuan koordinazioa hobetzea aztergai

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desagertuen senideak eta lagunak, tartean Hodei Egiluz eta Borja Lazaro euskal  herritarrenak, Europako Parlamentuan izan da gaur eta bilaketa-lanetarako koordinazio poliziala eta judiziala hobetzeko eta kaltetuei asistentzia eskaintzeko neurriak exijitu dituzte.

Gaur, Hodei Egiluz gaztea desagertu zela bi urte bete direnean, Europako Ganberak Europar Batasunean izan diren desagertzeei buruzko jardunaldiak antolatu ditu.

Ibon Uribe Galdakaoko alkatea bertan izan da eta ?arazo honen larritasunaz? jabetu behar garela nabarmendu du; izan ere, Europar Batasunean 250.000 pertsona desagertzen dira urtero.

?Ez da arrisku bat, arazo erreala da; balizko eraso terroristen eta elikagaiekin lotutako arriskuen kasuen aurrean, protokoloak dituzte, baina desagertzeen aurrean ez dago protokolorik?, deitoratu du.

Horrez gain, bilaketa sistema ?pasiboarekin? amaitu behar dela adierazi du. ?Europar Batasuneko instituzioen arteko koordinazioa hobetu behar da eta familiei asistentzia bermatu behar zaie, laguntza psikologikoa edo juridikoa, adibidez?.

?Planteamendu hauek guztiak bilduko dituen protokolo integrala ezinbestekoa da?, azpimarratu du Uribek.

Galdakaoko Udalak 30.000 euroko laguntza ematen dio urtero Hodeiren familiari, besteak beste, abokatuei ordaintzeko, espedienteak eskuratu ahal izateko edo bidaiak egiteko.

Ana Herrero: ?Bakarrik sentitu naiz?

Bestalde, Hodeiren aldeko elkarretaratzean Borja Lazaro Gasteizko gaztearen ama izan da, Ana Herrero. Bere hitzetan, instituzioek ?gehiago? babestu beharko lituzkete familiak eta, ondorioz, ?bitartekari? lanak egin beharko lukete, ?ingurukoek asko egiten dute, baina erakundeen ateak irekita izatea falta zaigu?, azaldu du.

?Ni, adibidez, bakarrik sentitu naiz. Hodeik plataforma serio bat du alboan laguntzeko, baita Galdakaoko bizilagunak ere; nik, berriz, nire kabuz egin behar izan dut guztia?, deitoratu du.

Borjaren desagertzeari dagokionez, ikerketa ?geldi? dagoela esan du, ?inolako arrastorik ez dagoelako?. ?Ikerketaren arduradunek misteriotzat jo dute kasua eta lurrak irentsi duela ematen duela esaten didate?, nabarmendu du.

Borja Kolonbia iparraldean, Cabo de la Vela herrian desagertu zen 2014ko urtarrilean.

Urtero 10.000 desagertu baino gehiago

Europako desagertuen erregistrorik ere ez dago egun. Europan, urtero 10.000 desagertu baino gehiago ez dituzte aurkitzen.

EAEn urtero 3.500 salaketa baino gehiago jasotzen dituzte. Gehienetan desagertutako pertsonak onik aurkitzen dituzte, baina kasu batzuetan denbora pasa eta desagerturik jarraitzen dute.

Hamar salaketatik zazpi adin txikikoen zaintza-zentroetatik ihes egindako adingabeak dira. 100 kasutik hiru konpondu barik geratzen dira. Hala ere, estatistikak ez dira guztiz fidagarriak, desagertu batzuk agertzen direlako, baina senitartekoek ez dutelako salaketa kentzen.

Linbo legala

Komunikabideek familien atsekabea eta samina islatzeko ohitura dute, baina desagertuen senitartekoek linbo legal bati aurre egin behar izaten diote: konpromiso ekonomiko eta agiri mordoa. Gainera, testuingurua ikaragarri nahasten da protagonista agertzen ez denean.

Europan desagertutako pertsonen inguruan egindako azken ikerketak arreta umeengan jarri zuen. Azterketa 2013an egin zuten eta 2011ko estatistikak jaso zituen. Txosten horren arabera, 250.000 ume desagertu ziren. Datuak eguneraturik ez daude, ezta prozedura komunik ere.

Problematika aztertzeko, desagertutako pertsonen bosgarren bilera teknikoa Arrigorriagan (Bizkaia) egin behar dute aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Galdakao albisteak Bruselaseko albisteak gaur Hodei Egiluz Gasteiz