Gizartea -

Lan istripua Iparraldean

Pertsona bat hil da Heletan, lan istripu batean

Ezbeharra EDF argindar konpainian jazo da. Langilea kable bat mozten ari zen, eta 10 metrotik erori da.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamar urteko gizonezko bat hil da astearte honetan Heletan (Ipar Euskal Herria), lan istripu batean.

Sudouest egunkariak argitaratu duenez, ezbeharra EDF argindar konpainian jazo da, 11:15ean.

Ordu horretan, langilea kable bat mozten ari zen, eta 10 metrotik erori da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iparraldea albisteak Gizartea Ekonomia albisteak