Gizartea -

Nafarroa

Emakume bat hil da autoa bidetik atera eta uretara erorita, Burgin

Gainera, harekin zihoan gizon bat zauritu da. Ibilgailuaren kontrola galdu du, errekara jausita, eta atera ezinik geratu da, autoaren barruan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko bat hil eta harekin zihoan gizonezko bat zauritu egin da Burgin izan duten auto-istripu batean, ibilgailua errepidetik atera eta errekara erorita.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripua 17:00ak aldera izan da, NA-137 errepideko 13. kilometroaren parean (Izabara dihoan errepidean, hain zuzen).

Hori dela eta, emakumea auto barruan geratu da, atera ezinik, eta bertaratutako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute lagundu ateratzen, eta bertan hil da, aipatutako Gobernuaren arabera.

SOS Nafarroaren larrialdi zerbitzuak Nabaskozeko eta Zangozako suhiltzaileak, Izabako Osasun Etxeko guardiako medikua eta anbulantzia bat bidali ditu bertara. Handik, zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, baina ez dago larri.

Guardia Zibilak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko abiarazi duten ikerketa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Nafarroa Albisteak Gaur