Gizartea -

Gertakaria

Liburu biltegi bat kiskali da Arrigorriagako Martiartu industrialdean

Sutea 11:40 aldera piztu da pabilioi batean, eta suhiltzaileak lanean ari dira oraindik. Bi pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek liburu biltegi bat kiskali du Martiartu industrialdean, Arrigorriagan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 11:40 aldera piztu da Ribera Libros enpresaren pabilioi batean, eta bi pertsona Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Suteak argazkiak