Gizartea -

Ebazpen historikoa

Emakume bat amiantoa zuen arropa garbitzeagatik hil zela aitortu dute

Bergarako labe garaietan 21 urtez behar egin zuen senarraren laneko arropa garbitzeagatik gaixotasun larri bat kutsatu zitzaion eta gaiz horren ondorioz hil egin zen.

Amiantoak hildako emakumearen alaba, beste biktima batekin. Irudia: EiTB
Amiantoak hildako emakumearen alaba, beste biktima batekin. Irudia: EiTB
Amiantoak hildako emakumearen alaba, beste biktima batekin. Irudia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergarako epaitegi batek 71.519 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Arcelor Mittal, emakume bat amiantoz kutsatutako arropa garbitzeagatik hil zela ondorioztatuta.

Bergarako labe garaietan 21 urtez lan egin ostean hil zen senarraren amiantoz kutsatutako laneko arropa garbitzeagatik gaixotasun larri bat erantsi zitzaion. 2011ko ekainean antzeman zioten gaitz hori eta, urrian, hil egin zen.

Bergarako epaitegiaren ebazpenaren arabera, enpresak amiantoz kutsatzeko arriskuan zeuden langileei arropa berezia eman behar zien eta arropa horien garbiketa konpainiari berari zegokion, baina laneko osasun eta segurtasun araudiaren baitako neurri horiek ez zituen bete.

Arcelor Mittalek esan zuen behargina ez zela amiantoarekin kontaktuan egon, baina epaileak frogatutzat eman du fabrikan egon zen 21 urte horietan material horrekin lan egin behar izan zuela.

Emakumeak astean behin garbitzen zituen senarrak lanean erabilitako arropak eta, ondorioz, amiantoa zeharka arnasten zuen.

Gauzak horrela, hildako senar-emazteen seme-alabei kalte-ordainak ematera zigortu du enpresa.

Amiantoaren biktimen elkarteak (Asviamie) “historikotzat” jo du aipatu ebazpen judiziala, “laneko arriskuen prebentziorako neurriak ez hartzeak, langileei ez ezik, haien senideei edota ingurumenari eragiten diela agerian geratu delako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaixotasunak argazkiak Bergara argazkiak Gaurko azken ordukoa