Gizartea -

Erizainen preskripzioak

Erizainek milioi bat boto mobilizatzeko gaitasunaz ohartarazi dute PP

Erizaintza Lanbidearen Mahaiak Espainiako Gobernuari leporatu dio "gaiztakeria" bat egin duela erizainen preskripzioaren onarpenean, adostu zuten testuan aldaketak egin diuelako.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erizaintza Lanbidearen Mahaiak "gaiztakeria" bat egin duela leporatu dio PPren Gobernuari, erizainen preskripzioaren onarpenean adostutako testua errespetatu ez dutelako. Hala, ohartarazi diote milioi batetik gora oto mobilizatuko dituztela hauteskundeetan, eta horrek kalte handia egingo diola.

"Gobernua osatzeko gaitasuna alderdi batek edo beste batek edukitzeko nahikoa da 500.000 botorekin", ohartarazi du Maximo Gonzalez Jurado Erizaintzaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, Satse sindikatuarekin batera Mahaia osatzen duen erakundeak.

Gonzalez Juradok prentsaurrekoa eman du eta iragarri du ekintzak jarriko dituztela abian erizainen kontrako "traizioa" salatzeko.

Espainiako Gobernuak aurreko ostiralean onartu zuen erizainei sendagaiak eta osasun produktuak preskribatzeko gaitasuna ematen dien dekretua, eta erizainek kritikatu dute adostutako testua "aldatu" egin zuela Ministroen Kontseiluak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea