Gizartea -

Kasko pintxotan 2015

Sukaldaritza 'txikiak' Zazpikaleak hartuko ditu datozen 12 egunetan

Lehiaketan, 21 tabernak hartu dute parte, bakoitzak pintxo bat aurkeztuko du, eta nahi duenak pintxo horiek dastatzeko aukera izango du datozen 12 egunetan, 1,50 euroren truke.

Lehiaketako pintxo bat. Argazkia: Kasko Pintxotan
Lehiaketako pintxo bat. Argazkia: Kasko Pintxotan
Lehiaketako pintxo bat. Argazkia: Kasko Pintxotan

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pintxoa izango da protagonista nagusia datozen 12 egunetan Bilboko Zazpikaleetan, gaur bertan abiatuko baita Kasko Pintxotan 2015 lehiaketa.

Kasko Pintxotan ostalaritza sektoreko profesionalentzako lehiaketa bat da. Bilboko Zazpikaleetako ?dendei lagundu, zonaldeko gastronomia sustatu eta aisialdi eskaintza ezagutzera eman? nahi dute ekimen honekin.

Bizkaiko hiriburuaren Zazpikaleetako edozein establezimenduk har dezake parte lehiaketan. Ekimena Sukalmediak antolatu du. 21 parte-hartzailek eman zuten izena uztailaren 12a baino lehen, taberna bakoitzak pintxo bat aurkeztuko du, eta 1,50 euroren truke dastatzeko aukera izango dute nahi duten guztiek.

Bi kategoria

Txapelketak bi kategoria ditu; batean, hiru sari banatuko dituzte, herri-epaimahai baten botoekin, eta bestean, epaimahai profesional batek emango du sari nagusia. Epaimahai profesionala Josemi Olazabaga, Zuriñe Garcia, Ivan Abril, Mikel Poblacion eta Paul Ibarra sukaldari bizkaitarrek osatuko dute.

Kasko Pintxotan 2015

Txapelketako 12 pintxo. Argazkia: Kasko Pintxotan

Esan bezala, aurreneko kategorian hiru sari banatuko dituzte: publikoaren pintxo gustukoena, publikoarentzat pintxorik originalena eta lehiaketako barrarik atseginena eta profesionalena.

Kategoria nagusian, epaimahai profesionalak Kasko Pintxotan 2015eko pintxo irabazlea aukeratuko du, finalera sailkatzea lortu duten 10 parte-hartzaileen artean. Finala azaroaren 15ean izango da.

Kasko Pintxotan 2015

Lehiaketako pintxo bat. Argazkia: Kasko Pintxotan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Bilbo berriak Gaurko azken orduko albistea