Gizartea -

Nafarroa

Erruduntzat jo dute Arrosadiako krimenaren akusatua

Homizidio delitu bat egotzi diote, eta bere nagusitasunaz abusatu izana ere. Gazteak pisukidea hil zuen, 2014an.

Arrosadiako krimenaren egilea. EFE
Arrosadiako krimenaren egilea. EFE
Arrosadiako krimenaren egilea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri-epaimahaiak Diego Bonilla Arrosadiako krimenaren erreduntzat jo du. Aho batez, homizidio delitua egotzi diote akusatuari, baita bere nagusitasunaz abusatu izan ere. Gertakaria 2014ko apirilren 18an jazo zen Iruñean, akusatuak bere pisukidea hil zuenean.

Epaiketa astelehenean hasi zen, eta gaur, epaimahaiaren ebazpena ezagutu ostean, Fiskaltzak 15 urteko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko indemnizazioa eskatu du; defentsak, berriz, 12 urteko eta sei hilabeteko espetxealdia galdegin du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Herri-epaimahaia osatu duten dute bederatzi kideek frogatutzat eman dute Diego Bonillak hainbat sastakada eman zizkiola Alejandro Sarria pisu-kideari eta labanaz eragindako zauri larrien ondorioz hil egin zela. Biktimak 33 urte zituen, iruindarra zen eta 10 urte alaba zeukan.

Hilketa bi lagunek konpartitutako etxebizitzan gertatu zen. Diego Bonilla biktimaren logelara joan zen eta eztabaida izan zuten bertan. Alejandro Sarriak “pailazo” deitu zion, eta une horretan 10 zentimetro inguruko labanarekin egin zion eraso Bonillak, bere pisu-kidea soinean, buruan eta lepoan hainbat aldiz sastuta.

Atzoko saioan, Bonillak gertatutakoari buruzko bertsioa aldatu zuen, eta biktimarekin eztabaida izan eta gero, horrek ez zuela labanarik hartu aitortu zuen.

Hasieran esandako bertsioaren arabera, biek eztabaida izan zuten, eta, ondoren, biktimak labana bat hartu, eta gerturatu egin zitzaion, eraso egiteko xedez. Horregatik, bere burua defendatu behar izan zuela esan zuen hiltzaileak hasieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Delituak azken ordukoa Epaiketak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa