Gizartea -

Jazoera

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bati sexu-erasoa egitea egotzita

36 urteko gizonezkoari sexu-erasoa leporatu diote, gazte bati sexu-ukituak egiteagatik. Gertaera Uribitarte kalean jazo da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, sexu-erasoa egotzita. Atxilotuak ustez sexu-ukituak egin dizkio gazte bati, bularrean eta sexu-organoetan.

Jazoera 03:30ak aldera izan da. Emakume batek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, Uribitarte kalean zegoela, atzetik etorri zitzaion gizon bat eta hainbat sexu-ukitu egin zizkion bularretan eta sexu-organoetan. Gazteak aurre egin zionean, gizonezkoak ihes egin zuen.

Ustezko erasoatzailearen deskribapenarekin, horren bila hasi da Ertzaintza, eta 04:15ak aldera aurkitu dute, handik hurbil. Hura identifikatu ostean, atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute, sexu-erasoarekin lotutako delitua egotzita.

----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

LASTER, INFORMAZIO ZABALAGOA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak