Gizartea -

Erretiratuak

Imsersoko penintsularako bidaiak, gaurtik aurrera salgai

Uharteetara joateko akordiorik ez dago oraindik, eta, beraz, bidaia hori egin nahi dutenek apur bat itxaron beharko dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik hasita, Penintsula barruan Imsersoko bidaiak egiteko eskaintzen gutuna jasoko dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako erretiratuek. Uharteetara joateko aukerarik ez dago oraindik, agentziek eta Gobernuak ez baitute akordiorik lortu.

Estatuko kostaldera eta barnealdera joateko bidaiak dira gaurtik aurrera eskainiko direnak: 938.000 plaza, guztira.

Gutuna jasota, bidaia-agentziara joan beharko dute adinekoek bidaia erosteko.

Kanaria eta Balear uharteetara joateko akordiorik ez dago oraindik, lehiaketara aurkeztutako enpresa batek errekurtsoa jarri baitu epaitegian. Hori dela eta, uharteetara joan nahi dutenek apur bat gehiago itxaron beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea