Gizartea -

Gertakizuna

Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, beste bati jipoi bat emateagatik

Jazotakoa kontu garbiketa bat izan zela uste du Ertzaintzak. Hain zuzen ere, lesio eta legez kanpoko atxilotze delituak leporatu dizkiete.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu zituzten igandean Bilbon, beste bati jipoi bat ematea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, lesio eta legez kanpoko atxilotze delituak leporatu dizkiete.

Jazotakoa kontu garbiketa bat izan zela uste du Ertzaintzak.

Biktimak salatu duenez, igandean, 15:00etan, etxebizitza batera joan zen, eta bertan zeuden bi gizonek eskutik lotu zuten eta mailu batez kolpatu zuten. Ondoren, biktimak Zabalburuko Ertzain-etxera joan zen, salaketa aurkezteko.

Zenbait patruila etxebizitzara bertaratu ziren, eta, bertan odol arrastoak atzeman zituzten.

Biktimak identifikatu egin zituen ustezko erasotzaileak (36 eta 37 urteko bi gizon), eta EAEko Polizia autonomikoak atxilotuta eraman zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak