Gizartea -

50. urteurrena

Nafarroako ikastolek mende erdia bete dute euskararen alde lanean

Historia Iruñeko Pozo Blanco kalean hasi zen. Han ireki zuten Uxue Ikastola, 12 ikaslerekin. Egun, 15 ikastola dira, 6.000 ikasle baino gehiago, 4.000 familia pasatxo eta 600 profesional.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Oihane Arangoa | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako ikastolek 50 urte bete dituzte, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte hilabete honetarako, Euskadi Irratiak zabaldu duenez. Gainera, Fermin Erbiti kazetari eta ikastoletako mugimenduko kideak mende erdi honetako historia eta istorioak jasotzen dituen liburua argitaratu du.

Nafarroako Ikastolen historia Iruñeko Pozo Blanco kalean hasi zen. Han ireki zuten Uxue Ikastola, 12 ikaslerekin, eta handik joan ziren sortzen hurrengoak. Egun 15 ikastola dira, 6.000 ikasle baino gehiago, 4.000 familia pasatxo eta 600 profesional.

“Ilusioz, esfortzuz eta auzolanean osaturikoa da Nafarroako Ikastolen historia”, esan du Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko (NIE) zuzendariak.

Ametsen egia

“Apustu zaila eta ausarta egin zuten ikastolen sortzaileek; funtsezkoa, galbidean zen euskara sustatzeko”, Ametsen egia liburuaren idazle Fermin Erbitiren aburuz.

Ikastola guztien historia, eta historiaren aurrekoa ere jaso ditu liburuan, baita Arturo Campion bezalako euskaltzaleen kezkak eta XIX. mendean sorturiko euskal eskolak ere.

50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak larunbat honetan hasiko dira, bizikleta martxa batekin eta Oskorriren kontzertuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Nafarroa gaur Gaurko azken ordukoa