Gizartea -

Gertakaria

Egoera onean topatu dute Gasteizen desagertutako 83 urteko gizona

Atzo arratsaldetik ez zuten haren berri. Lasarte-Berroztegieta-Armentia, Gasteiz hegoaldea, arakatu dute larrialdi taldeek aurkitu duten arte.

Senitartekoek SOS DEIAKi emandako argazkia.
Senitartekoek SOS DEIAKi emandako argazkia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzotik desagertuta zegoen 83 urteko gizonezkoa egoera onean topatu dute eguerdian, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturrion arabera, atzo hasi ziren haren bila, 17:00ak inguruan, senideek haren berri ez zutela jakinarazi ostean. Bilatzeko lanak Lasarte-Berroztegieta-Armentia inguruan (Gasteiz hegoaldea) egin zituzten, berandura arte. Gaur 08:00etan abiarazi dituzte berriro lanak.

Eguerdian, 13:10 inguruan, aurkitu dute Berroztegietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gasteiz albisteak Desagertutako pertsonak gaur