Gizartea -

Ministro Kontseilua

Zabor bilketaren inguruko galdeketa bat egingo dute Eskoriatzan

Bizilagunek atez ateko zabor bilketa, bosgarren edukiontzia edo bien arteko sistema misto bat nahi duten erabaki ahal izango dute.

Atez ateko zabor bilketa Legazpin. Argazkia: Eitb
Atez ateko zabor bilketa Legazpin. Argazkia: Eitb
Atez ateko zabor bilketa Legazpin. Argazkia: Eitb

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministro Kontseiluak Eskoriatzako (Gipuzkoa) Udalari baimena eman dio zabor bilketaren inguruko galdeketa bat egiteko.

Modu horretan, bizilagunek herrian ezarri nahi duten sistema erabaki ahal izango dute. Aukeran atez ateko zabor bilketa, bosgarren edukiontzia eta bien arteko sistema misto bat egongo dira.

Galdeketak “baldintza guztiak” betetzen dituelako eta herritarren intereserako garrantzitsua delako baimendu dute.

Gainera, Ministro Kontseiluak gogorarazi du Konstituzioak esaten duela Espainiako Estatuak bakarrik erabaki dezakeela galdeketa hori onartzen duen edo ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Eskoriatza albisteak Debagoieneko azken ordukoa Ingurumena azken ordukoa Birziklatzea