Gizartea -

Donostia

Ehunka pertsona bildu dira Kortxoenea eraistearen aurka protestatzeko

Gaztetxean egiten zuten jarduera Zemonia kalean Udalak duen higiezin batera lekualdatzea proposatu dute.

Manifestazioa Donostian, Kortxoenearen eraistearen kontra

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek parte hartu dute gaur Donostian, Kortxoenea eraikina (jabetza pribatukoa) eraitsi izanaren aurka protesta egiteko deituta zegoen manifestazioan. Eraikina gaztetxe gisa funtzionatzen zuen, eta bertan egiten ziren jarduerak Zemonia kalean Udalak duen higiezin batera lekualdatzea proposatu dute.

Donostiako Boulevardetik abiatu dute ibilbidea jai-giroan, arratsaldeko 17:00etan. Bi pankarta ikus zitezkeen manifestazioan aurrealdean, honako lelo hauek zituztenak: "Hiria herritarrontzat. Kortxoenea bizirik" eta "Donostia 2016. Capital del capital".

Kortxoeneako erabiltzaileek uste dute Zeremonia kaleko 20. zenbakian dagoen Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Urrutiko Institutua, "ekainean hutsik geratzen dena", leku egokia izan daitekeela gaztetxean egiten zuten jarduerak bertan hartzeko; horrenbestez, udaleko agintariei hura lagatzeko eskatuko diete. EH Bildu alderdiak irailean planteatu zuen aukera hori.

Manifestaldian parte hartu dutenek joan zen egin zen Kortxoeneako hustuketa "legez kontrakoa" izan zela, eta adierazi dutenez "higiezinaren jabeek bidalitako langileek egin zuten". Haiei "bertan lo egiten zeuden gazteak burdinagak erabiliz" kanporatu zituztela leporatu diete.

Ertzaintzak izandako jokaera ere kritikatu dute, Aldapeta etorbidean eserialdi bat egitea ez uzteagatik. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu egin zituzten, agenteei urre egiteagatik.

Halaber, Udalari ere zuzendu dizkiete kritikak, haien esanetan jarrera konplizea hartu baitzuten hustuketaren aurrean, "nahiz eta legez kontrakoa zela jakin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Albisteak Gipuzkoa Eguneko albisteak