Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon batek bikotekide ohiaren mutil-laguna hil du Logroñon

24 orduko epean, lau lagun hil dituzte indarkeria matxistaren ondorioz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bikotekide ohiaren egungo mutil-laguna hil du gaur Logroñon. Labana batez hil omen du, Poliziak EFE albiste-agentziari azaldu dionez.

Hilketa 09:00ak aldera jazo da, Maria Teresa Gil de Garate kaleko 7. zenbakiko atarian.

Poliziak ustezko hiltzailea atxilotu du.

--------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Giza hilketak Errioxa