Gizartea -

BEHOBIA-DONOSTIA

'Javier Suescun ondo prestatuta joan zen lasterketara'

Gazte nafarrak lasterketa bukatu zuen, baina helmuga igaro zuenean zerraldo erori zen. Gogotik prestatuta joan zela adierazi dute haren lagunek.

Berbintzanako alkatea. Argazkia: EiTB
Berbintzanako alkatea. Argazkia: EiTB
'Jose Javier Suescun ondo prestatuta joan zen lasterketara'

1:24

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 ordu baino gehiago pasa badira ere, Berbintzanako bizilagunak atzoko kolpeari aurre egin ezinik dabiltza. Bertan hazi eta bizi zen Jose Javier Suescun, Behobia-Donostia lasterketan hil zen gaztea.

"Denok gaude lurjota, familia, herri guztia eta taldea", adierazi du Suescunen lagun batek.

Herriko Injerto futbol taldean ibilitakoa zen, eta gaur egun kirola egiten jarraitzen zuen.

"Gogotik prestatu du lasterketa; zergatik gertatu den galdetzen dugu, baina inork ez dauka erantzunik", deitoratu du.

Jose Javier Suescunek 31 urte zituen. Bi lagunekin joan zen proba honetan parte hartzera.

"Ibilbidean familia agurtu zuen eta helmugara iritsi zenean zerraldo erori zen; suspertzen saiatu ziren, baina ezinezkoa izan zen", azaldu du Berbintzanako alkateak.

Iñaki Arratibel medikua momentu haren lekuko izan zen: "Karpara eraman zuten, baina itxura txarra zeukan. Nire kideak artatu zuten, baina taupadarik gabe zegoen, egoera oso larria zen".

Donostia ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin bizia salbatzeko. Orain herrian bere omenez zer egin pentsatzen dabiltza. Injerto taldeak igandean etxean du partidua Larraga alargunaren herriko taldearen kontra. Bertan gogoratuko dute Jose Javier Suescun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Behobia lasterketa gaur Kirolak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Albisteak