Gizartea -

Alacant

Urruntze agindua zuen gizon batek emazte ohia zauritu du tiroz

Gizonak ihes egin du, baina Poliziak atxilotu du dagoeneko. Emakumea zaurituta eraman dute ospitalera, baina ez omen dago arriskuan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du Alacanten, ustez emazte ohiari eskopeta batekin tiro egin eta zauritzeagatik.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, erasoa 08:15 aldera gertatu da, eta 39 urteko emakumea ospitaleratu egin dute, baina ez dago arriskuan.

Gizonak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen, aipatu iturrien arabera.

Emakumearen aitak ohartarazi ditu segurtasun indarrak, eta Espainiako Poliziak operazio zabala abiatu du ustezko erasotzailea bilatu eta atxilotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Indarkeria matxista Espainian Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Zer gertatu da Castellonen?