Gizartea -

2014ko denboraleak

Bi milioi euro, denboraleek Gipuzkoan utzitako kalteak konpontzeko

Gi-634 errepideko zati bat, Kontxako pasealekuko baranda eta Zarauzko Iñurritza pasealekua konpontzeko erabiliko dute dirutza.

Pasealeku berrian hainbat konponketa egin behar dituzte. EFE
Pasealeku berrian hainbat konponketa egin behar dituzte. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako, Zarauzko eta Debako udalek bi milioi euro pasatxo jasoko dituzte 2014ko itsas denboraleek utzitako kalteak konpontzeko. Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak emango ditu, diru-laguntza bidez, Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Zehazki, 2.088.312,50 euro emango diete udal eta foru gobernu horiei. Olatuek triskantza eragin zuten Gipuzkoako herri batzuen errepide eta azpiegituretan, eta horiek konpontzeko lanen % 50 finantzatzeko asmoa du diru partida honek.

Donostiako Udalak 1.345.285,61 euro jasoko ditu 31 lan egiteko. Besteak beste, honakoak konponduko dituzte Gipuzkoako hiriburuan: Zurriolako zubiaren galeria, Kontxako pasealekuko baranda eta ostikoak eta Paseo Berriko baranda, hiri-tresneria eta argi-sistema.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, 392.100,92 euro izango ditu bederatzi lan egiteko; Zarautz eta Getaria lotzen dituen Gi-634 errepideari eusteko horma egonkortzeko lanak, besteak beste.

Zarautzen, Iñurritza oinezkoen pasealekua konpondu behar dute, eta 347.575,19 euro bideratuko dituzte horretara.

Debako Udalak 3.350,89 euro jasoko ditu, konponketa txikiak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gipuzkoako albisteak Denboraleak Zarautz bideoak Deba bideoak