Gizartea -

Gasteiz

ATEA elkarteak blusen kalejiran bi zaldi erabili izana salatu du

Legea betetzea eskatu dio Gasteizko Udalari; “hori ez da toki aproposa animalientzat”, adierazi dute.

Zeledonen jaitsierak hasiera ematen die jaiei. Argazkia: Zuria Alonso
Zeledonen jaitsierak hasiera ematen die jaiei. Argazkia: Zuria Alonso
Zeledonen jaitsierak hasiera ematen die jaiei. Argazkia: Zuria Alonso

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Animaliekiko Tratu Etikoaren aldeko Elkarteak (ATEA) salaketa bat aurkeztu du, blusek zezen plazara egiten duten kalejiran, “Batasuna” lagun taldekoek bi pottoka erabili zituztelako.

Elkarteak ohar baten bidez adierazi duenez, kalejira hori “desegokia da animalientzat”, ingurua “zaratatsua delako”. Halaber, “Batasuna” taldekoek beste urte batzuetan txerrikumeak eraman dituztela esan dute.

Udal ordenantzak “animaliei tratu txarrak ematea edota sufrimendua eragitea” debekatzen du, eta, ATEA-ren arabera, aurten gertatu da.

Elkarteak legea betetzea eskatu dio Udalari, “udal ordenantzarekin babesa emateko animaliei”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz Eguneko albisteak