Gizartea -

ONCEren zozketa berezia

EAE eta Nafarroa, saridunak ONCEren zozketa berezian

Zozketak 1,1 milioi euro utzi ditu EAEn, eta 1,24 milioi, berriz, Nafarroan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ONCEren 11/11 zozketa bereziak 1,1 milioi euroko saria utzi du Bilbon. Sari hori Jesus Angel Perez Alonso saltzaileak banatu du Kale Nagusiko El Corte Inglés merkataritzagunean duen postutik.

ONCEk jakitera eman duenez, Perez Alonsok bost zenbakiak eta serie sariduna duten hamaika kupoietako bat saldu zuen. Horrez gain, bost zenbakiak asmatu dituzten beste hemeretzi kupoi ere saldu ditu. Hortaz, guztira 1.047.500 euro banatu ditu.

Sari horiez gain, Bizkaiko beste zenbait udalerritan (Getxo, Basauri, Etxebarri eta Gernika-Lumo, besteak beste) eta Gipuzkoako batzuetan ere (Donostia, Hernani eta Andoain) 2.500 euroko sariak dituzten 44 kupoi saldu dira. Orotara ONCEren 11/11 zozketa bereziak 1.111.000 euro utzi ditu Euskadin, eta dagoeneko 14,6 milioi euro banatu ditu 2015ean zehar.

1,24 milioi euro, Nafarroan

Atzo egin zen zozketak Nafarroan ere utzi ditu irabazleak, guztira 1,24 milioi euro banatu baititu bertan.

Sariak honela banatu dira: bigarren mailako sari bat eman duen milioi bat euroko kupoi bat (bost zenbaki eta seriea) eta 2.500 euroko saria duten beste 96 kupoi (bigarren sariko bost zenbakiak).

Peio Encaje Arozarena saltzaileak saldu du milioi bat euroko kupoia, Erro, Erronkari, Zaraitzu, Hiriberri eta Orreaga ibarretan zehar egiten duen ibilbidean.

Horrez gain, Agustina Arrondo Calavia saltzaileak banatu ditu Iruñeko sariak, Barañain-Carrefour etorbidean duen saltokian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostia argazkiak Basauriko argazkiak Iruñea azken orduko berriak Getxo argazkiak Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Hernani argazkiak EAE albisteak Gernika-Lumo bideoak Gizartea Andoain argazkiak Gaurko azken ordukoa