Gizartea -

Balantzea

Aste gogorra dela aitortu dute Behobia-Donostiaren antolatzaileek

Atsekabea agertu dute korrikalari baten eta ikusle baten heriotzagatik. Bestalde, arazoak aparteko beroak eragin zituela azpimarratu dute.

Behobia-Donostia lasterketaren argazkia. Argazkia: Efe
Behobia-Donostia lasterketaren argazkia.
Hedabideek emandako informazioaz kexu agertu dira antolatzaileak

0:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behobia-Donostia lasterketa antolatzen duen Fortuna klubak aurtengo edizioaren balantzea egin du, eta korrikalari eta ikusle baten heriotzak direla eta, aste gogorra izan dela aitortu du.

Hortaz aparte, ospitaleratutakoen datu zehatzak eman dituzte: 29 izan ziren. Zaintza berezien gelan inork jarraitzen ez badu ere, korrikalariren bat edo bestek ospitalean jarraitzen du oraindik ere. Erietxeratutakoen gehiengoa bero kolpeagatik izan zela nabarmendu dute.

Izan ere, beroak markatu du aurtengo lasterketa. Inoizko Behobia-Donostiarik beroena izan den honetan, termometroa 29 graduraino iritsi zen Hondarribiko Aireportuan.

Aurreikuspenei kasu eginez, antolakuntzak hornidura hobetu, eta osasun zerbitzu eta boluntarioen kopurua handitu zuen. Hala ere, eguraldi aurreikuspenek huts egin zutela adierazi du Iñigo Etxeberria lasterketaren zuzendari teknikoak.

Bigarren hornidura puntuan izandako hutsa ere aitortu du Etxeberriak. Nahiz eta argitu duen urik ez zela falta izan ordu erdiko tarte hartan, edalontziak baizik.

Zuzendariak jakinarazi duenez, 100.000 litro ur erabili ziren zazpi hornidura puntuetan, irteera eta helmuga kontuan izan gabe. Hala, korrikalari bakoitzak heren bateko hamar botila izan zituen omen zituen edateko.

Korrikalariei mediku azterketak egitea gomendatzeaz aparte, beste ideia nagusi bat azpimarratu dute: baldintza hauetan beste Behobia-Donostia bat korrituko balitz etorkizunean, zentzuz jokatzeko, markak apurtzeko eguna ez dela buruan sartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Behobia zuzenean gaur Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa