Gizartea -

Lautada Ikastola

Araba Euskaraz ekainaren 19an izango da, Agurainen

Ikasturte honetan 0 eta 16 urte bitarteko 250 ikasle izan ditu ikastolak. Halaber, Aguraingo AEK omenduko dute 2016ko edizioan, helduen euskalduntzean izan duen lanagatik.

Lautada ikastolak 2016ko euskararen aldeko jaia aurkeztu du. Argazkia: @arabaeuskaraz
Lautada ikastolak 2016ko euskararen aldeko jaia aurkeztu du. Argazkia: @arabaeuskaraz
Lautada ikastolak 2016ko euskararen aldeko jaia aurkeztu du. Argazkia: @arabaeuskaraz

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikastolen Elkarteak ekainaren 19an ospatuko du, Agurainen, urtero antolatzen duen Euskararen aldeko jaia, eta, orain dela bost urte bezala, Lautada ikastola izango da arduraduna.

Aukeratu duten leloa “Geroari begira” da, euskara baita ikastolaren “oraina eta etorkizuna”, ohar baten bidez adierazi dutenez.

2009-2010 ikasturtean sortu zen, eta “hasiera gogorra” izan bazen ere, aurten 0 eta 16 urte bitarteko 250 ikasle izan dituzte. Horregatik, “ilusioz beteta” ospatuko dute jaia.

Bestalde, Aguraingo eta Lautadako biztanleei “euskarazko eta kalitatezko heziketa prozesua” eskaintzen dietela esan dute. Gainera, 2016ko edizioan Aguraingo AEK omenduko dutela azaldu dute, “helduen euskalduntzean izan duen lanagatik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Araba Araba Euskaraz argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Eguneko albisteak