Gizartea -

Bide-segurtasuna

Trafiko-istripuetako biktimak, gogoan

Eite horretako istripuek 1,25 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dituzte urtero munduan zehar, eta 50 milioi zauritu eragin.

Istripu baten irudiak. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak
Istripu baten irudiak. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak
Trafiko-istripuetako biktimak omendu dituzte gaur Bilbon

1:13

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko-istripuen oroimenezko mundu eguna ospatzeko Istripuak Stop elkarteak Madrilen ekitaldi bat egin du igande honetan. Ekitaldian zehar adierazpen bat irakurri dute euren aldarrikapenak helarazi eta kolektibo horren egoera hobetzeko asmoz.

Ana Novella elkarteko presidenteak errepideetan egongo den biktima kopuruaren hazkundea jakitera eman du; eta, besteak beste, 2012. urtetik hona, motozaleen heriotzek gora egin dutela azpimarratu du. Zentzu horretan, "talde horren zein oinezkoen ahultasuna" nabarmendu nahi izan du.

Bide-segurtasunaren munduko egoeraren gainean Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2015ean plazaratu duen txostenaren arabera, trafiko ezbeharrek garapenerako oztopo garrantzitsua izaten jarraitzen dute, arazo larria dira osasun publikoarentzat eta munduan barrena heriotzak eta zauriak eragiten dituzten arrazoi nagusienen artean dago. Izan ere, auto-istripuek 1,25 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dituzte urtero munduan zehar, eta 50 milioi zauritu eragin. Istripu horien % 90 garapen bidean dauden herrialdeetan gertatzen dira.

Istripuak Stop erakundetik honako alderdi hauek aldarrikatzen dituzte errealitate krudel horren eraginak ahalik eta gehien murrizteko. Besteak beste:

- Bide-segurtasunaren gainean Estatu-akordio bat egotea. - Epaiketak berehala egitea eta Legea zehatz-mehatz aplikatzea eta modu bermatzailean. - Bide-segurtasunaren ikasgaia haur hezkuntzatik eta/edo lehen hezkuntzatik irakastea.

Gaurko egunez egin diren oroitzapen-ekitaldien ondoren, azaroaren 18an Brasilian (Brasil) Bide-segurtasunaren gaineko munduko bigarren goi-topaketa egingo da.

Istripuak Stop elkartearen ekitaldia, Bilbon

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuorde Josu Zubiagak Istripuak Stop elkarteak igande honetarako antolatu duen ekitaldian parte hartu du. Ekitaldia Bilbon egingo da, Areatzako kaian.

Zubiagaren aburuz, familia horien sufrimenduarekiko elkartasun adierazpen onena errespetuz eta zuhurtziaz gidatzea da. "Helburu bera dugu: ezbeharren zein trafiko-istripuek eragindako hildakoen kopurua murriztea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Bilbo berriak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa