Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru emakume hil dituzte bikotekideek asteburuan Espainiako Estatuan

Madrilen, Sevillan eta Tarragonan izan dira hilketak. Hala, 48 dira aurten Espainiako Estatuan gizonek hil dituzten emakumeak.

Marchenan hilketa izan den lekua. Argazkia: Efe
Marchenan hilketa izan den lekua.
Marchenan hilketa izan den lekua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizonezkok hiru emazte edo emazte ohi hil dituzte asteburuan Madrilen, Sevillan eta Tarragonan. Hala, 48 dira aurten Espainiako Estatuan gizonek hil dituzten emakumeak.

Azken kasua atzo izan zen, Vendrellen (Tarragona). 61 urteko emakume bat leihotik behera erorita hil zen, eta Esquadra Mossoek uste dute indarkeria matxista kasua izan zela. Horregatik, 62 urteko gizona atxilotu egin zuten.

Atzo bertan, gizon batek 42 urteko emakume bat hil zuen labankadaz Marchenan (Sevilla), euren etxebizitzan.

Bi krimen horiez gain, larunbatean, Madrilen, Carabanchel auzoan, emakume bat labankadaka hil zuen ustez bere bikotekide ohiak.

Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefonoa: 016.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Espainia bideoak Gaurko azken ordukoa