Gizartea -

Zirkulazio istripua

Pertsona bat hil da Allon izandako zirkulazio istripu batean

NA-666 errepidean gertatu da, eta kamioi batek eta furgoneta batek egin dute talka.

Pertsona bat hil da Allon izandako zirkulazio istripuan. Argazkia: EiTB
Pertsona bat hil da Allon izandako zirkulazio istripuan. Argazkia: EiTB
Furgoneta bateko gidaria hil da Allon izandako istripu batean

0:57

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da Allon izandako zirkulazio istripu batean, Nafarroako Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 08:52an gertatu da, NA-666 errepidean, eta kamioi batek eta furgoneta batek egin dute talka. Hildakoa ibilgailuaren barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Furgonetako kopilotua ere zauritu da. Kamioi gidaria, berriz, onik atera da.

Istripuaren eraginez, NA-666 errepidea itxi dute bi norabideetan.

Ezbeharraren tokira bertaratu dira inguruko medikuak, anbulantzia medikalizatu bat, Lizarrako suhiltzaileak eta Foruzaingoa, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea