Gizartea -

NBC katean

Charlie Sheenek hiesa duela iragarriko omen du gaur

Telebista-saioak iragarri du aktoreak "iragarpen pertsonal adierazgarria" egingo duela.

Charlie Sheen. Argazkia: EiTB
Charlie Sheen.
Charlie Sheen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charlie Sheen aktore estatubatuarrak hiesa duela iragarriko du gaur NBC telebista-kateko 'Today' saioan, TMZ webguneak jakitera eman duenez.

Matt Lauer aurkezleak elkarrizketatuko du aktore polemikoa, eta bere egoera pertsonalaren berri emango omen du.

Telebista-saioak iragarri du aktoreak "iragarpen pertsonal adierazgarria" egingo duela.

Azken orduotan jopuntuan dago Sheen, The National Enquirer egunkariak hiesa duela zabaldu ostean.

50 urteko aktoreak arazoak izan ditu alkoholarekin eta drogekin azken urteotan. Gainera, prostitutekin sexu-harremanak izan dituela aitortu du.

Sheen hainbat eskandaluren erdigunean egon da 2011tik. Hala, 'Two and a half men' telesailaren grabaketak bertan behera geratu ziren denbora batez, eta gero kaleratu egin zuten. Ordutik aurrera, aktorearen bizitza oso gorabeheratsua izan da, eta errehabilitazio prozesuetan murgilduta egon da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aktoreak Albisteak