Gizartea -

azaroaren 25etik aurrera

Donostiarrek sakelakoaren bidez ordaindu ahal izango dute TAOa

Ordainketa telefonoaren bidez egiteko aukera emango dute, eta, beraz, edozein lekutatik ordaindu ahal izango da eta ez da autoan ordainagiria utzi beharko.

Prentsaurrekoan app berria erakutsi dute. Irudia: EiTB
Prentsaurrekoan app berria erakutsi dute. Irudia: EiTB
Prentsaurrekoan app berria erakutsi dute. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Arana Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio zinegotziak sakelako telefonoetarako aplikazio bat aurkeztu du asteazken goizean. Aplikazio horri esker, donostiarrek Araututako Aparkaldi Zerbitzua (TAO) ordaindu ahal izango dute sakelako telefonoarekin.

Orain arte, aparkatzeko tasa makinetan ordaintzen zen txaponak edo txartelak erabiliz, baina azaroaren 25etik aurrera aplikazioak TAOaren erabiltzaileei hainbat zerbitzu gehiago eskainiko dizkie. Aranaren arabera, “sistema berri honek egun dagoena osatzen du, eta, horrenbestez, Donostiak aurrerapausoa egingo du TAO zerbitzua hobetzeko. Nahikoa da smartphone bat edukitzea eta EYSAMobile aplikazioa eskuratzea (Android eta iOS sistementzako aplikazioa da) TAOa sakelako telefonoa erabiliz ordaintzeko. Horretarako, erabiltzaileek izena eman eta ordainketa modua zehaztu beharko dute: aurrekarga (diru-poltsa elektroniko baten antzeko sistema) edo kontu korrontea (hilabetero kontsumoa likidatzea). Eta hori guztia, makinatik pasatu gabe”.Bestalde, Ugaitz Goñi EYSA enpresako ordezkariak aplikazioa nola dabilen erakutsi du. Horren esanetan, “aplikazioa ez dago matrikula bakar bati lotuta, ibilgailu bat edo gehiagorekin eta sistema duten hiri guztietan erabil daiteke; Burgosen, Madrilen edo Salamancan, besteak beste. Gainera, aplikazioak honako informazioa ere ematen du: tarifak, aparkatzeko guneak eta aparkatzeko denbora-mugak. Beraz, hiritarrek aparkatzeko baldintzak kontsultatu ahal izango dituzte makinara joan edo langile bati galdetu gabe”.

Donostiarrek TAO ordaindu ahal izango dute sakelako telefonoaren bidez

Ordainketa telefonoaren bidez egiteko aukera emango dute, beraz, edozein lekutik ordaindu ahal izango da eta ez da beharrezkoa izango autoan ordainagiria uztea.

Pilar Arana Mugikortasun eta Garraioko zinegotziak sakelako telefonoetarako aplikazioa aurkeztu dute gaur, asteartea, goizean. Aplikazio horri esker, donostiarrek Araututako Aparkaldi Zerbitzua – TAO – ordaindu ahal izango dute sakelako telefonoarekin. Orain arte, TAOa makinetan ordaintzen zen txaponekin edo txartelarekin, baina aitzitik, azaroaren 25etik aurrera aplikazioak TAOren erabiltzaileei hainbat zerbitzu gehiago eskainiko dizkie. Aranaren arabera, “sistema berri honek egun dagoena osatzen du eta, horrenbestez, Donostiak aurrerapausoa egingo du TAO zerbitzua hobetzeko. Nahikoa da Smart-phone bat edukitzea eta EYSAMobile aplikazioa eskuratzea – Android eta IOS sistementzako aplikazioa da – TAOa sakelako telefonoarekin ordaintzeko. Horretarako, erabiltzaileek izena eman beharko dute eta ordainketa modua zehaztu: aurrekarga, hau da, diru-poltsa elektroniko baten antzeko sistema, edo kontu korrontea, hau da, hilabetero kontsumoa likidatzea. Eta hori guztia, makinatik pasa gabe”.Bestalde, Ugaitz Goñi EYSA enpresako ordezkariak aplikazioaren erakustaldia egin du eta, adierazi duenez, “aplikazioa ez dago matrikula bakar batera lotuta, baizik eta ibilgailu bat edo gehiagorekin eta sistema duten hiri guztietan erabili daiteke, besteak beste, Burgos, Madrid edo Salamanca. Gainera, aplikazioak, besteak beste, honako informazioa ematen du: tarifak, aparkatzeko guneak eta aparkatzeko denbora mugak. Beraz, hiritarrek aparkatzeko baldintzak kontsultatu ahal izango dituzte makinara joan edo langile bati galdetu gabe”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Teknologia Donostia bideoak Gaurko albisteak Gipuzkoa Telefonia mugikorra Eguneko albisteak TAO guneak