Gizartea -

Haurren Munduko Eguna

Haurrak, krisietako biktima nagusiak, baita errefuxiatuen kasuan ere

UNICEFen arabera, egunero 700 haur iristen dira Europara gerratik ihesi, eta dagoeneko 214.000 haurrek eskatu dute asiloa aurten. Urtero hiltzen diren haurren erdiak goseagatik hiltzen dira.

Haur bat hilda, Turkiako kostan. Argazkia: EiTB
Haur bat hilda, Turkiako kostan.
Haur bat hilda, Turkiako kostan. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurren Munduko Eguna da gaur, eta erakundeen mezua argia izango da: haurrak dira biktima nagusiak krisi, gatazka eta hondamendi guztietan.

UNICEFek zabaldu duenez, egunero 5 urtetik beherako 16.000 haur hiltzen dira; erdiak, goseagatik. Gainera, 17 milioi haurrek desnutrizio larria dute munduan.

Aurten, irailera arte, 214.000 haurrek eskatu dute asiloa Europan, eta egunero 700 haur etorkin iristen dira gerratik ihesi.

"Iragan udatik, haurren eta emakumeen kopurua igo egin da (errefuxiatuen artean), eta ez da espero behera egingo duenik negua iristearekin batera", UNICEFen iritzian.

Ekainean Greziatik Mazedoniara joan ziren hamar etorkinetako bat haurra zen, baina hirutik bat dira orain.

Horregatik, UNICEFek neurri bereziak eskatu ditu horientzat, neguan jaioberriak eta haurrak hartzeko lekuak atontzea, besteak beste, etorkinak ez daitezen hotzaren ondorioz hil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Umeak albisteak gaur