Gizartea -

Zazpikaleetako argiak

Zonbiek Gabonak argiztatu dituzte Bilboko Zazpikaleetan

Atzo Bilboko Gabonei hasiera eman zitzaien, zonbi alai batzuek Zazpikaleetako  Gabonetako argiak piztu baitzituzten era sinbolikoan.

Zonbiak Bilboko Zazpi kaleetan: Argazkia: Asociación de Comerciantes del Casco Viejo
Zonbiak Bilboko Zazpi kaleetan: Argazkia: Asociación de Comerciantes del Casco Viejo
Zonbiak Bilboko Zazpi kaleetan: Argazkia: Asociación de Comerciantes del Casco Viejo

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Olea zinemagile bilbotarrak Zonbi egunafilm labur musikalerako suspertu dituen zonbiak Bilboko Plaza Barrian izan zuten atzo hitzordua, 20:00etan, hain zuzen ere. Aipatu zinta Zinebi 57 jaialdiaren barruan ikusi ahal izan da.

Horrenbestez Miguel de Unamuno, Dolores Ibarruriri "Pasionaria", Rafael Moreno "Pitxitxi", Juan Crisóstomo de Arriaga edota Sabino Arana gisako pertsonaia itzaltsuak bat egin zuten Bilboko Gabonei hastapena emateko asmoz.. Horretarako, euren koreografia eta musikarekin jantzi zuten Zazpikaleetako Gabonetako argiztapena pizteko ohiko ekitaldia, bertako dendariek babesten dutena.

Atzo ekitaldia sinbolikoa izan zen, Zazpikaleetako argiak Bilboko gainerako guztiekin batera piztuko baitira datorren asteko bukaeran.

Alabaina, atzoko ekimenarekin Zazpikaleetako saltzaileek Gabon garaia animatzeko prestatu dituzten ekintza ugariei oihartzuna eman nahi izan zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zinebi express Bilboko azken albisteak Gabonak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Zazpikaleak azken ordukoa