Gizartea -

Indarkeria matxista

Salaketa faltsuen kopurua 'oso eskasa' dela ohartarazi du Calparsorok

Hain zuzen ere, guztien % 0,014 dira, Espainiako Estatu Fiskaltzaren arabera.

Juan Calparsoro EAEko fiskalburua. EiTB
Juan Calparsoro EAEko fiskalburua. EiTB
Juan Calparsoro EAEko fiskalburua. EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ohartarazi du indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketa faltsuak "oso eskasak" direla. Hain zuzen ere, guztien % 0,014, Espainiako Estatu Fiskaltzaren arabera.

Ministerio Publikoaren iazko Memoriaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok Calparsorok.

Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, EAEko lau herritarretik batek uste du salaketa faltsu "asko" daudela. Gainera, hori uste dutenen portzentajea % 25etik % 39ra igo da hiru urtean.

Horrenbestez, Miren Gallastegi sozialistak ikerketa horri buruz galdetu dio fiskalburuari.

Horren ildotik, Calparsorok ohartarazi du tankera horretako informazioen ondorioz gerta litekeela biktimek ez salatzea erabakitzea.

Gainera, askotan, delituak ez dituztela salatzen gogorarazi du. Izan ere, hainbatetan etxe barruan gertatu ohi dira, eta bertan "ez dago lekukorik".

Erasotzaileak "pertsona arrunta"tzat hartu ohi dituzte, eta, hortaz, gainera, askotan ez dituzte emakumeak "sinisten".

Calparsorok gogora ekarri du aurten hiru emakume hil dituztela EAEn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy