Gizartea -

Zirkulazioa

Gizonezko bat hil da Elorrion, auto batek harrapatuta

Bizkaiko udalerri horretako saihesbidean gertatu da ezbeharra.

Elorrio istripua
Elorrio istripua
Gizonezko bat hil da Elorrion, auto batek harrapatuta

0:31

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

77 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Elorrioko (Bizkaia) saihesbidean, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Ezbeharra 08:45 aldera gertatu da, N-636 errepidean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio.

Anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, baina ezin izan dute biktima suspertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko azken ordukoa Elorrio azken ordukoa Durangaldea albisteak Harrapatzeak